Hautatu hizkuntza

BilboFem martxa zikloturistak bere bigarren edizioa ospatuko du datorren urriaren11n Bilbon, 2025eko estreinaldian lortutako arrakastaren ondoren. Antolakuntzakofizialki iragarri du izena emateko epea ireki dela, emakumezkoen txirrindularitzanerreferente gisa sendotu nahi duen ekitaldi honetarako. Iazko harrera bikainarenondoren, hitzordu berri honetako hitzordu berri honen helburu nagusia 500 parte-hartzaileren kopuru aierazgarria lortzea da, kirola eta jarduera fisikoa guztieiirekitako jai-giroan sustatuz.

Lehen ekitaldiaren ardatzari eutsiz, ibilbide berberak errepikatuko ditu; mailaezberdinetara egokitzeko eta parte-hartzaile guztien gozamena bermatzekodiseinatuta daude. Irteerak eta helmugak Bilboko Guggenheim Museoa izango duteagertoki berriro ere, jardunaldiari ikusgarritasun handia emango dion inguru ikonikoa,hain zuzen. Zikloturisten ongizatea eta erosotasuna bermatzeko, martxak zerbitzusorta zabala eskainiko du: parte-hartzaileentzako aparkalekuak, dutxak probaamaitzean eta hornidura-puntua ibilbidean zehar, besteak beste.

BilboFem martxak bi ibilbide eskaintzen ditu Uribe Kosta eta Txorierri eskualdeetanzehar: batetik, ibilbide laburra (52 km, +530 m), hasiberrientzat egokia, ibilbideleunarekin, zailtasun handirik gabe eta desnibel gutxirekin; bestetik, ibilbide luzea (86km, +960 m), lehen zatian laburraren antzekoa, baina luzeagoa eta Vivero mendiarenigoera azken kilometroetan.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izenaekitaldiaren webgune ofizialean: www.bilbofem.com/es eta www.bilbofem.com/eu.Prezioak bere horretan mantentzen dira: 10 euro txirrindulari federatuentzat eta 15euro ez federatuentzat. Izena ematen duten guztiek oroigarrizko kamiseta bat jasokodute opari, eta egunerako bereziki prestatutako hainbat ustekabez gozatu ahal izangodute; horrez gain, ekitaldian zehar egingo diren produktuen zozketetan parte hartukodute zuzenean.

Proiektu hau posible da Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Euskadi Fundazioakelkarrekin egindako ahaleginari esker, emakumezkoen txirrindularitzaren alde indarrakbatzen baitituzte berriro. Era berean, martxak babesle nagusien ezinbesteko laguntzadu: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Eusko Jaurlaritza.Erakunde eta enpresa pribatuen babes sendo horri Eroskiren lankidetza nabarmenagehitzen zaio,

cartel 2026
Federación Vizcaina De Ciclismo
Fundación Euskadi
Ayuntamiento De Bilbao
Diputación Foral de Bizkaia
Laboral Kutxa
Euskadi Basque Country
SCOTT
BASATI BIKE
EROSKI

Copyright 2026 bilbofem

Kit digital
Europa